Ikastaroetako izen ematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 1a, 03:00

Kultur etxean eman behar da izena edo 943 33 50 64 telefonoan. Urriko kultur egitarauaren berri ere eman du kultur etxeak.

ESKULANAK, egur taila, ukenduak eta sendabelarrak, zeramika, Qi Gong, Emoziozko adimena, Dantza afrobrasildarra, literatur tailerra, sormen tailerra (10-12 urte) eta Haurrentzako buztin-lanak. Horiexek dira Astigarragako kultur etxeak eskaintzen dituen ikastaroak eta izena eman edo informazio gehiago nahi duenak kultur etxetik bertatik pasa beharko du edo 943 33 50 64 telefonora deitu.

Urriko egitaraua
Datorren astelehenetik igandera Zipotza elkartearen XX. urteurrena ospatzeko ekitaldiak izango dira Astigarragan. Horrez gain, ipui kontalariak, pailazoak, eta nazioarteko animaziozko umorezko film laburren emanaldia ere izango dira. Guztira 10 film botako dituzte emanaldi honetan.

Egitaraua

  • Urriak 3-9. Zipotza elkartearen XX. urteurreneko ekitaldiak.
  • Urriak 6. Ipui kontalaria.
  • Urriak 16. Nafarroa Oinezera autobusa.
  • Urriak 23. Pailazoak: Poxpolo, Mokolo eta konpainia.
  • Urriak 28. Nazioarteko Animaziozko umorezko film laburren emanaldia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!