HERNANI Institutuak eraikuntzako langileei zuzendutako ikastaroa emango
du ondorengo hilabeteetan, Osalanek Hernani Institutua homologatu baitu lan
horretarako. Eraikuntza arriskuko lantegia izanik seguruago lan egiten ikasteko
ikastaroak dira. Eusko Jaurlaritzako Justizia, Enplegu eta Prestakuntza sailak
eta Confebaskek burutu duten plan baten barruan daude ikastaro hauek eta ondoko
helburuak dituzte:
- Arrisku posibleen aurrean eraikuntzako langileei prebentzio jarrerak
erakustea.
- Formakuntza bidez segurtasun jarrerak eraikuntzan bultzatzea.
- Langilea prestatzea lanpostu jakinetako arriskuetarako eta prebentziorako.
- Prebentzioan langileen parte hartzea bultzatzea.
- Eraikuntzako enpresariei beren betebeharrak betetzen laguntzea, langileen
prestakuntzako erantzukizunean.
Zazpi ordu egun batean
Ikastaroak egun bakarrekoak dira eta zazpi ordu iraungo dute. Aukeran dauden
egunak dira: urriak 10 eta 24; azaroak 16 eta 30; eta abenduak 16. Ordutegia,
berriz, 08:00etatik 15:00etara izango da, ordubeteko deskantsuarekin. Hala ere,
enpresa batek 10 langiletik gorako taldea bilduko balu beste egun eta ordu
batzuk adostu ahal izango dituzte.
Izen ematea
Ikastaroak debaldekoak dira eta Institutuan eman behar da izena: Karmelo
Labaka kalea 7 edo Santa Barbara z/g. Telefonoa 943 552271. Emaila:
institutua@hernanibhi.com.