Azken 40 urtetan perretxikotan nabilen Santiagomendiko baserritar bat naiz. Orain dela 15 egun norbaitek esan baldin bazidan kotxea forzatu eta perretxikoak lapurtu zizkiotela, ez nion sinistuko. Ba nere harridurarako hori da joan den Irailaren 27an Oiartzungo Artikutzan gertatu zitzaidana. Basotik kotxera bueltatu nintzenean, tapatuta neukan xextoka onddoak falta eta kotxeko zerraila puskatua (erramintak ez zizkidaten lapurtu) .
Harridura, inpotentzia, ezin sinistua, munduan dauden maldizio guztiak bota nituen, lotsagarria. Gizaki batzuk bai errespetua eta bai duintasuna galdua dute, hortara iritxi behar al dugu pertsonak??
Luis Altuna Iraeta
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!