| ASTEAZKEN arratsaldean Hernanin bizi edo ibiltzen diren
ezinduek bilera izan zuten bertako hirigintzak eta obrek sortzen dizkieten
arazoei buruz hitz egiteko. Ezinduek bi urtean behin egiten dute bilera hau,
gutxi gorabehera. Hernanin ez dago ezinduentzako elkarte berezirik,
Donostian baitago zentralizatua dena. Beraz, bilerak beraien kabuz
antolatzen dituzte, eta ez elkartearen bidez. Asteazkeneko bilerara antolatzaileek uste baina jende gutxiago joan zen, hamar lagun inguru, nahiz eta 110 gonbidapen baina gehiago bidali zituzten. Hala ere hainbat gaiei buruz hitz egin zuten eta antolatzaileek adierazi dute bilera emankorra izan zela. Obra egin berrietan neurriak hartzen dira Martin Zabalegi ezinduen bileran izan zen eta berak Kronikari azaldu dizkio bertan esandakoak. Zabalegik dioenez Hernanin egin berria dagoen obretan ez da arazorik suertatzen ´adibidez, Antziola eta atletismo pistako inguru guzti horretan, hor neurri guztiak hartu dira ezinduentzako`, dio. Baina arazoa dago jadanik egina dagoen obra eta eraikinetan. Leku horietan asko dagoela konpontzeko esan digu hernaniarrak eta asteazkeneko bileran keja asko zentzu horretan izan zirela. Kasu askok espaloietatik zebra-bideetara pasatzeko rebajeekin zerikusia dute: ´Alde batean espaloi berria jartzen dute eta hor rebajea txukun-txukun egiten da, bestaldean konturatzen zara ez dagoela rebajerik, espaloia zaharra delako, hori sekulako arazoa da`, esaten du Zabalegik. ´Erdiguneak beti daude ondo, arazoa auzoak dira` Hernani beste herri eta hiriekin konparatuta nola dagoen galdetuta, hernaniarrak azaldu digu leku gehienetan erdiguneak oso ondo jarrita daudela baina arazoa auzoak direla: ´Ez da berdina Donostiako zentrora edo Intxaurrondora joatea`. Hernanin ere berdina gertatzen dela dio: ´Erdigunea nahiko ondo dago eta baita zona berriak ere, baina auzo asko oso gaizki daude ezinduentzako, Zikuñaga esaterako, edo Balantxatik Karabelera jaisteko`. Asteazkeneko bileran planteatutako beste arazo bat Urumea ibai ondoko bidegorria da. Zikuñagara joateko pasoa itxita dago eta gasolindegiko errotondatik ezin dute pasa, Karabeleko zubian berriz, diotenez espaloia ez dago behar bezala jarrita bertatik jaitsi ahal izateko eta karreterara ateratzea beste aukerarik ez dute. Jendea ez da konturatzen Ezinduek kalean dituzten zailtasunez jendea ez dela konturatzen dio Zabalegik. Detaile txikiak dira: Kotxea zebra-bidean aparkatzea... Beste batzuetan garraio publikoan izaten dute zailtasuna, bertara igotzeko plataformak ez dabiltzalako ondo: ´Hainbeste diru kostatu eta gero, funtzionatu dezatela behintzat!` dio Zabalegik. Udalari kejak pasako dizkiote Atzoko bilerara hirigintza zinegotzia azaltzekoa bazen ere ezin izan zuen joan. Dena den, ezinduen kejak eta arazoak idatzita jarri eta Udalari aurkeztuko dizkiotela adierazi dute. |
|