IGELDO aldean azaldu da hernaniarrek bildutako azken ontto erraldoia, 1.040 gramotakoa. Perretxiko zaleei guztia ez zaiela sinestu behar esaten da, baina guk, erositako prezioan saldu dugu: nahi duenak joan eta konprobatu. Bi ontto zuri bat eginda daude, haritz ipurdi zahar baten azpitik atera dituzte horrelaxe.