GIPUZKOAKO arrantzako erregularidade txapelketan bada Hernaniko talde bat,
Bar Illargi. Javier Pastor, J. Carlos Camargo, Iñaki Ibarburu, Alazne Pardina,
Javier Pardina eta Loren Iturriza dira joan den asteburuan Zumaian parte hartu
zuten kideak, eta itxaso ezin hobea bazegoen ere ezer gutxi harrapatu zuten
parte hartzaile guztiek. Hernaniko taldeak ezin izan zuen reglamentuan sartzen
zen piezarik harrapatu.
Hiru froga falta
Donostia, Zumaia eta Hondarribiko frobak falta dira oraindik denboraldia
bukatzeko, azaroan eta abenduan. Illargi taldeko kideek Kronikari
adierazitakoaren arabera, esperantza badute bukaera hau taldearentzat ona
izatekoa eta saiatuko dira poz bat ematen ´Bar Illargi laguntzaileari eta
herriari orokorrean`.
‘Lanzado’ modalitatean
Erregularidade txapelketa jaurtiketa edo lanzado modalitatean egiten da eta
amukinak naturala behar du izan. Horrez gain, 150 gramotik gorako piezak
puntuatuko dute, gramoko puntu batekin, eta korrokoiak eta antzeko arraiak ez
dira baleko emango. Talde bakoitzean bost lehenengo puntuazioak hartzen dira
kontutan eta bakoitzaren lana ere puntuatzen da.