UDALTZAINGO Udal batzordeak zenbait zirkulazio aldaketa proposatzen dituen
txostena onartu du. Florida, Antziola-Latsunbe bidea, Aristizabal eta Urbieta
kaleei dagozkie aldaketak:
Floridan, Garcia Goldaraz kalera arte (Zinkoeneatik behera lehenengo
kalea ezkerretara) bi norabidetakoa izango litzateke bidea. Zinkoeneatik Garcia
Goldarazera autoan joan ahal izango da, baina, ez kontrako norabidean. Floridan
gora datozenek bi aukera izango dituzte: eskubira hartu Karmelo Labakara
heltzeko; edo Garcia Goldarazen ezkerretara hartu Agustinatako atzeko bide
berrian, Txirrita kalean gora edo Karabelgo zubi aldera hartu ahal izateko.
Udalak jakitera eman duenez, helburu nagusia Zinkoeneari rotonda izaera kentzea
da eta Agustinatako konplejoak osatzen duen rotonda haundia erabili araztea.
Aristizabal eta Urbietan, bi kaleak bi norabidetakoak izatea proposatzen
da, lurrazpiko aparkalekuak bukatzean.
Antziola-Latsunbek, Kaxkorako norabidea izango du, alegia, Antziolatik
Urbietarako norabidea. Horrela Etxeberri, Florida eta Sagastialdeko biztanleek
erdigunerako sarbide azkarra izatea lortu nahi du Udalak.
Abiadura jaisteko
Bestalde, laster Sagastialden, Floridako bidean eta Latxunben abiadura
murrizteko koskak jartzekoak ditu Udalak, ´oinezkoen segurtasuna areagotzeko`.