Hernaniko lau kirolari saritu ditu Diputazioak

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 29a, 03:00

ASTEARTEAN egindako ekitaldi batean, Gipuzkoako Diputazioak herrialde honetako 65 kirolari eta kirol elkarte saritu zituen, Estatu mailan lortutako garaipenengatik. Horien artean izan ziren lau hernaniar: David Pelaz eta Mikel Orbegozo errugbilari gazteak, Ion Azpiazu plater tiroko txapelduna eta Txema Armentia mahai teniseko Errege kopako irabazlea. Hernaniar hauek eta gainerako kirolariek sari bana jaso zuten Diputazioko ordezkarien eskutik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!