Xalapartako 12garren sagardo lehiaketa

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 29a, 03:00

URRIAREN 8an ospatuko da Xalapartako 12garren sagardo lehiaketa. Bazkideentzat izen ematea zabalik dago urriaren 2ra arte eta bazkide ez direnek urriaren 3tik aurrera izango dute izena emateko aukera, txartelak bukatu arte, arratsaldeko 19:00etatik 21:00ak bitartean. Txartelak 24 euro balio ditu eta afaria 20:30etan hasiko da. Aurten honako sagardotegiak lehiatuko dira: Iparragirre, Altzueta, Otsuenea, Itsasburu, Larre-Gain, Rufino, Zelaia (iazko txapelduna), Setien, Eula eta Alberro. Bestalde, Xalapartatik adierazi dute Aranora irteera ezin hobeto atera zela joan den larunbatean. Toka txapelketan irabazle izan ziren: Enkarni Aliaga eta Montxo Barragan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!