MolotoFF Irratiak jakinarazi du, saioak eta ordutegiak zehaztu bitartean, ikastaro bat antolatu dutela, irratiko baliabide teknikoak nola erabili ikasteko. Ikastaroa irrati saioak egingo dituztenei zuzendua badago ere, nahi duenak hartu dezake parte eta doain da. Ostegunetan bilduko dira, Molotoff-eko egoitzan (Sagastialde 16), 20:00etan eta ikastaroak bi aste iraungo ditu. Ikastaroa eginda, lehenengo irratsaioak egingo dituzte froga modura.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!