Akordeoi kontzertua gaur, Milagrosan

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 8a, 03:00

Gaur, larunbata, akordeoi kontzertua izango da Milagrosa kaperan arratsaldeko 19:30etatik hasita. Akordeolariak hauek izango dira: Aritz Sodupe, Olatz Ugarte, Amaia Iraola eta Arantzazu Aguirre. Akordeoilari bakoitzak hiruzpalau pieza joko ditu, musikari famatuenak guztiak ere. Kontzertua Hauspoz Elkarteak antolatu du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!