Pesak autobus bereziak jarriko ditu Donostiatik Aretxabaletarako

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 28a, 03:00

Datorren igandean da Kilometroak jaia Aretxabaletan eta Pesa autobusek zerbitzu berezia izango dute. Pio XII-tik (Amara Hotel aurretik) irtengo dira Donostian, goizeko 08:30etan eta 09:40rako Aretxabaletan izango dira. Bueltakoa, 19:30etan irtengo da Aretxabaletatik eta Donostiara 20:40etan iritsiko da. Hernanitik Aretxabaletara garraiobide publikoan joateko hau da aukerarik onena, Hernanitik ez baita zuzeneko autobusik aterako.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!