DATORREN ostegunean Ainara Ortegak Donostiako Branka jatetxean abestuko du
Iñaki Salvadorrekin batera. Horietaz gain Iosu Eizagirre eta Hasier Oleaga ere
izango dira. Taldeak autore ezagunen kantuak interpretatuko ditu: Mikel Laboa,
Pedro Guerra, Benito Lertxundi, Pablo Milanes, Serrat eta beste. ´Musikalki
altxorra` iruditzen zaizkien kantuak joko dituzte.
Kontzertua arratsaldeko 20:00etan hasiko da Haizearen Orrazi ondoan dagoen
Branka jatetxean.