Eskalatzaile taldean izen ematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 28a, 03:00

Hatzi-Klinbers eskalatzaile taldetik adierazi dutenez, izena emateko epea zabalik dago jadanik. Etxeberrin duten rokodromoan sartzeko giltza aldatu egingo dute eta hemendik aurrera, bertan ibili nahi duenak izena eman beharko du. Horretarako Rokodromoan bertan dagoen orrian apuntatu beharko da edo urriaren 5ean, arratsaldeko 19:30etan egingo den bilerara azaldu. Izena emateko epea urriaren bukaera artekoa da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!