Datorren larunbatean dantza ikuskizun harrigarria izango da Hernaniko kaleetan, Vilanova i la Geltrú-ko (Bartzelona) dantza taldea izango baita bertan gazteluak egiten. Irungo Ibarla-Meaka dantza taldea katalunian izan zen ekainean eta bueltako bisita egingo dute Vilanovatik. Ibarla-Meakan hainbat hernaniar dabiltza dantzan eta horiek gonbidatuta etorriko dira katalanak Hernanira. Dantza taldea 18:30etan irtengo da eta Kaxkoan zehar ibiliko da gazteluak egiten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!