Lur Korta ipui kontalariaren eskutik bi ipui saio izango dira bihar, Hernaniko Udal Liburutegian. Lehenengo saioa 3-4 urte arteko umeentzat da eta 17:30etan hasiko da; bigarren saioa 5-7 urte arteko umeentzat eta 18:00etatik aurrera.
Udarako oporraldiaren ostean berriz bihar hasiko da ipui ordua. Hernaniko Udalak antolatzen du eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jasotzen du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!