Mugalari hernaniarrei omenaldia gaur

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 26a, 03:00

Omenaldia egingo zaie gaur Bigarren Mundu Gerran mugalari lanetan ibili ziren hernaniarrei. Mugalariek aliatuen aldeko jendea pasatzen zuten mugaz alde batetik bestera, gehienetan pilotuak. Lau hernaniar ibili ziren mugalari: Florentino Goikoetxea, Tomas Anabitarte, Martin Errazkin eta Juan Manuel Larburu. Europako Comète sareko parte ziren lau mugalariak eta beste hernaniar askok ere lagundu zuten, paperak pasatzen eta abar. Hernaniko Udalak hernaniar haiek gogoratu nahi ditu gaur eta omenaldi ekintzak antolatu ditu; Asociacion de Amigos del Comète taldekoak ere gonbidatu dituzte. 11:30etan deklarazio instituzional bat irakurriko dute Udaletxean; 13:15etan monumentu bat inauguratuko dute Osiñagan eta 14:00ak aldera Altzuetan bazkalduko dute, Florentino Goikoetxearen jaiotetxean
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!