TXANTXANGORRI elkarteak salatu du irailean norbaitek bi aldiz su eman diela
Altzeagaineko 9 ehiza postuei. Altzeagaineko postuak berriak dira eta
Oriamendiko postuekin batera zozketatzen dira Txantxangorri elkartean.
Txantxangorriko arduradunen ustez ´norbaiti ez zaio gustatu sistema berria eta
horregatik eman diote sua bi aldiz postu berriei.`
Arriskua eta zigorrak
Postuei su emanda, ´mendia su hartzeko arriskuan` jarri dutela salatu du
Txantxangorrik eta Hernaniko Udalean eta Gipuzkoako Ehiza Elkartean parte eman
dute eta eguneroko sorteoan ere jakinarazi dute gertatutakoa.
Azkenik, Txantxangorrik ohartarazi du, ´piromanoa harrapatzen badugu ez du
ehizarik egingo urteetan`.