Erasun eta Aranalde alde batetik eta Mitxelena eta ‘Urki’ bestetik gaur, Jauregin

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 25a, 03:00

Lau segalari neurtuko dira bi-bitara, gaur, Hernaniko Jauregiko zelaietan. Txanda librean arituko dira Euskal Herriko lau segalari onenak elkarren kontra. Alde batetik Manuel Erasun eta Mikel Aranalde arituko dira eta bestetik Bixente Mitxelena eta Jesus Mari Ormaetxea Urki. Euskal Herriko sega txapelketa jokatu berri dute lau segalariok eta Erasun da egungo txapeldun. Batzuk diotenez, gaurkoa errebantxa bezala hartu liteke: Euskal Herriko lehenengoa laugarrenarekin eta bigarrena hirugarrenarekin. Jauregin, gaur, 12:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!