Beste ontto harrigarri bat, kilo ingurukoa

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 25a, 03:00

Aurtengoa ontto urte izugarria dijoa hemen inguruetan eta hernaniarrak ari dira pieza ederrak biltzen. Manuel Izagirre Usarralde izan da 950 gramoko onttoa bildu duena eta bere semea Garikoitzek erakutsi dio Kronikari. Astigarraga inguruan bildu omen du, gaztaina azpian eta bera ere harrituta gelditu omen zen bilatutakoan, horrelakorik sekula ez omen du ikusi-eta. Egia esan freskoa eta trinko trinkoa dago onttoa eta bakarra nahiko izango dute rebuelto galanta egiteko. Perretxiko asko izan da orain artean, baina, Manuelen arabera egunotan ematen ari da benetako kolpea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!