ERRUMANIAKO musikarekin bukatu da Kultur Arteko Astea Hernanin. Musika alai
eta azkarra, Errumaniako lau musikok dotore joa, entzun ahal izan zuten Plaza
Berrira inguratu zirenek. Bi akordeoi, kitarra bat eta kontrabaju batekin egin
zuten estilo errumanoko folk musika. Eguraldiak ez zuen batere lagundu, eta
jendetza haundiegirik ez zen izan Plaza Berrin. Dena dela, kale bueltan
zebiltzan gehienek paradatxoa egin zuten laukotearen aurrean.
Lau ekitaldi astebetean
Hilaren 19an hasi zen Kultur Arteko Astea, eta atzo bitarte 4 emanaldi izan
dira. Kultur Astea Jaurlaritzako Inmigrazio Zuzendaritzak antolatu du, Hernaniko
Udaleko Inmigrazio Arloaren laguntzaz.