MUGARRI Eguna zen atzo Hernanin eta bi mendi ibili prestatu zituzten arduradunek. Helduen ibilbidea 8 lagunek egin zuten eta haurrena 115 inguruk. Jolas giroan, mapa txikia hartu eta mugarri bila ibili ziren haurrak. Mugarrira inguratzen zirenean arduradunek abixua ematen zuten: ´inguruan ibili behar du`, eta haurrek aurkitu arteko onik ez. Mugarriak gometsarekin markatu zituzten; guztira 16, Hernani, Lasarte eta Urnieta artekoak.
Erreka eta belazeetan
Haurrekin batera guraso askok egin zuen atzoko ibilia eta gustora zeuden
antolatzaileek egindako lanarekin. ´Ia buelta guztia mendiz egin dugu. Erreka
zuloetan, basoan eta belardietan pasa gara eta umeek izugarri gozatu dute`.
Naturarekin kontaktua bultzatzea da Mugarri egunaren helburuetako bat eta atzo
entretenitzeko aukera asko izan zuten mendira irten zirenek. Entretenitu,
Hernani ingurua ezagutuz.