Bi haundiak hiruren kontra gaur

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 24a, 03:00

Ezkurra eta Lizasok partidu zaila izango dute gaur Galarretan, erremonteko bi jokalaririk onenak badira ere. Hiru lagun izango dituzte aurrean, punta puntakoak: Bitoria, Altuna II eta Eizagirre. Azken aldian behin baino gehiagotan jarri dituzte bi doneztebearrak hiruren aurka eta partidu ikusgarriak suertatu izan dira asko. Jaialdia 16:00etan hasiko da eta partidu gehiago ere badira: Matxin IV-Aizpurua II/Zalakain-San Miguel; Iribarren-Aizpuru/Juaristi-Aranburu; eta Agirresarobe-Badiola/Sarasua-Ion.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!