Lehengo astean irabazi ostean, Azkoitira joango dira gaur txuriberdeak Anaitasunaren kontra jokatzera. Partidua arratsaldeko 16:30etan izango da Txerloia zelaian. Gaur punturen bat ekartzeak mesede haundia egingo lioke Hernaniri, liga hasiera honetan patxada ekarriko bailuke talde gaztera.
Hernani aurretik
Joan den igandean irabazi zuen ligako lehen partidua Hernanik. Anaitasuna, berriz, punturik gabe dago, hiru partiduak galduta. Aukera ederra du gaur Hernanik sei puntuko tartea irekitzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!