Rekaldetik Olazarra arteko mugak bisitatuko dituzte gaur

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 24a, 03:00

Mugarri eguna egingo da gaur Hernanin eta Rekaldetik Olazarra bitarteko mugak pasatzeko aukera izango du ibiltzeko perezarik ez duen edonork. Autobusak Urbieta kaletik irtengo dira goizeko 08:30etan eta kalkulatzen dute buelta 12:30ak ingururako izango dela. Haurrek Rekaldetik Mandazubira arteko mugarriak ikusiko dituzte, eta helduek mandazubi eta Olazar artekoak dituzte bisitatzekoak, ibili luzexeagoa eginda.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!