BH keja da mugalariei egingo zaien omenaldirako ´Udalak Bildu Hernanirekin ez duelako ezertarako kontatu`

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 23a, 03:00

´Poza eta adostasuna` azaldu dute omenaldiarekin, baina, zenbait gauzarekin ez daude ados.

BILDU Hernani plataforma keja azaldu da datorren astelehenean mugalari izandakoei egingo zaien omenaldiaren aurrean, ´Udalak BHrekin inongo harremanik izan ez duelako eta gurekin ez dutelako ezertarako kontatu`. Lau puntutan eman dute beren iritzia Kronikara bidalitako prentsa ohar batean (laburtuta):

  1. ´Lehenik eta behin gure erabateko poza eta adostasuna agertu nahi dugu omenaldi honekiko. Bai bigarren mundu gerran, bai 36ko gudan, bai frankismopean eta beste garaietan hernaniar askok faxismoaren aurka borrokatu dute. Zentzu horretan mugalariak gogoratzea erabat egokia eta beharrezkoa iruditzen zaigu`.
  2. ´Aldi berean tamalgarria iruditzen zaigu omenaldi hau antolatzeko modua: ia ezkutuan eta kutsu instituzional soila emanez. Uste dugu gure herriko elkarte, talde eta herritar askok gustora parte hartuko lukeela, horrelako ekitaldi batean`.
  3. ´Txokantea iruditzen zaigu mugalari hauek borrokatu izan zuten faxismoaren ordezkoak gonbidatuak izatea horrelako ekitaldietara eta aldiz beste hernaniar askoren ordezkaritza kontuan hartua ez izatea`.
  4. ´Datorren urtean 1936ko altxamendu faxistaren 70. urteurrena betetzen da. BHren iritziz egokia litzateke herri batzorde bat osatzea urteurren honen inguruko ekimen eta ekintzak aurrera eramateko`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!