Nicaraguari buruzko erakusketa eta hitzaldia aste honetan

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 26a, 03:00

Sonia Vázquez Frente Sandinistako kideak azalduko du emakumeak iraultzan egindako lana, asteazkenean 20:00etan

nicaraguari buruzko emanaldiak izango dira aste honetan Hernanin, HONEK taldeak eta Udal Kooperazio Arloak antolatuta. Gaur hasi eta ostirala bitarte argazki erakusketa izango da eta asteazkenean hitzaldia antolatu dute. Bai erakusketa eta bai hitzaldia Nicaraguari buruzkoak dira, eta, konkretuago hitz egingo emakumeak iraultza sandinistan izan duen eraginaz eta egin duen lanaz. ´Nicaraguako nekazal emakumeak eta iraultza sandinista` izena daramakite bai erakusketak eta bai hitzaldiak. Erakusketa gaurtik ostiral arte egongo da Biterin eta hitzaldia ere Biterin izango da, asteazkenean, 20:00etan. Hizlaria Sonia Vázquez izango da, Frente Sandinistako kidea. Hernaniko Udalak diruz lagundu du HONEK taldearen Nicaraguako sentsibilizazio kanpaina eta horregatik antolatu du talde horrek erakusketa Hernanin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!