Juan Mari Olanori ongi etorria, lau urteren ondoren

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 22a, 03:00

Astearte arratsaldean atera zen Navalcarneroko espetxetik.

HERNEGUN gelditu zen askatasunean Juan Mari Olano, Amnistiaren Aldeko Gestoretako bozeramale ohia eta ongi etorria egin zitzaion atzo bere bizitokian, Hernanin. Ikurrin artean hartu zuten hernaniarrek eta bertsoak kantatu eta agurra dantzatu zioten. Olanok berak hartu zuen hitza bukaeran eta esan zuen herri honek egiten duen edonolako borrokak jartzen dituela urduri frantziar eta espainiar estatuak eta segi beharra dagoela irtenbidea bilatu arte: ´kanpoan eta kartzeletan daudenengatik eta hemen aurrean ditudan gaztetxo hauei etorkizun hobe bat uzteko`. Olanok, ohiturari segiaz, Garin tabernan zin tzilik zegoen bere argazkia kendu zuen.

Lau urte espetxean
Olano 2001eko abenduaren 3an atxilotu zuten Baionan, Baltasar Garzon epailearen aginduz. Bi urte egin zituen frantziar estatuko kartzeletan eta beste bi egin ditu espainiar estatukoetan, 2003an estraditatuta. Asteartean Madrilgo Navalcarneroko espetxetik atera zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!