Gripearen kontrako kanpaina hasi da eta txertoa Hernaniko anbulatorioan jarri daiteke

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 22a, 03:00

Goizeko 09:30etatik 13:30ak bitartean jarri daiteke txertoa. Kanpaina batez ere 65 urtetik gorakoentzat dago zuzendua

Astelehenean hasi zen ofizialki gripearen kontrako aurtengo kanpaina, Euskadiko Autonomia Erkidegoan eta guztira 410.000 txerto banatu ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak. Jaurlaritzaren asmoa da 65 urtetik gorako pertsonen artean %70-ek txertoa jarrita izatea kanpaina bukatzerako, pertsona horiek neguko gaixotasunetatik babesteko. Hernaniko anbulatorioan txertoa jartzeko aukera Hernanin anbulatorioan dago txertoa jartzeko aukera eta Kronikari adierazi diotenez kanpaina hau batez ere 65 urtetik gorako pertsonei dago zuzendua, baina gazteagoek ere jarri dezakete, gaixotasunen bat dutenek edo medikuak agindu dietenek. Hernaniko anbulatorioan erizain talde bat dabil egunero txertoak jartzen eta bertatik esan dutenez lehen egunetan jende ugari hurbildu da: astelehenean 190 lagun izan ziren txertoa jarri zutenak; asteartean, berriz, 250 pertsona azaldu ziren. Hala ere, adierazi dutenez, normala da lehen egunetan jende gehiago joatea, baina txertoa jartzeko azken eguna azaroaren 4a da eta denbora dago horretarako. Txanda itxaron besterik ez Txertoa jartzeko ez dago ordua eskatu beharrik, anbulatoriora joan, txanda eskatu eta itxaron besterik ez da egin behar. Ordutegia honako hau da: Goizeko 09:30etatik arratsaldeko 13:30ak arte. Anbulatoriotik azaldu dute txertoak normalean ez duela lehen egunetan aparteko erreakziorik sortzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!