Kultur Arteko Astearen barruko emanaldia da eta arratsaldeko 18:00etan hasiko da.
UMEEK ondo pasatzeko aukera paregabea dute gaur. Kultur Arteko astearen barruan txotxongilo emanaldia izango baita Plaza Berrian, arratsaldeko 18:00etan hasita.
Emanaldia Antzezkizuna Giñol taldearen eskutik dator eta bertan euskal pertsonaia mitologikoen inguruko ipui bat kontatuko da: Eneko amonaren baserrira joan eta han galtxagorriak ezagutuko ditu. Hortik aurrera Eneko txikia Mariren altxorraren bila hasiko da eta bidean aurkituko ditu gaueko jeinuak eta Mateo Txistu ehiztari erratua.
5 eta 12 urte bitarteko
haurrentzako kale antzerkia
Kale antzerkia bost urtetik hamabi urtera arteko haurrentzat dago prestatua, oso osorik euskaraz da eta ordubete irauten du gutxi gora behera. Plaza Berrian antzezleku txiki bat montatuko dute emanaldirako eta eskularruzko txotxongiloak erabiliko dituzte, musika eta argi bereziekin batera.
Igandean orkesta
Igandean amaituko da Kultur Arteko Astea eta Errumaniako ijitoen orkesta batek emango dio amaiera. Orkestaren emanaldia Plaza Berrian izango da arratsaldeko 19:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!