Erniora ibilaldia, epea zabalik ostirala arte

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 21a, 03:00

Mendiriz Mendi elkarteak irteera antolatu du herriko gaztetxoentzat datorren iganderako Ernio mendira. Goizeko 08:00etan aterako dira Atsegindegitik eta Ernion iraileko igande guztietan ospatzen den erromeri ezaguna aprobetxatuta igoko dute mendia (1.025m). Izen emateko epea oraindik zabalik dago, hilaren 23 arte eta Mendiriz Mendiko lokaletik pasa behar da ostegun edo ostiraletan arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara. Inskripzioak 2 euro balio ditu gaztetxoentzat eta 4 euro helduentzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!