Joan Mari Olano libre utzi dute

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 21a, 03:00

100.000 euroko fidantza ordainduta atera da espetxetik. Hernanin gaur egingo zaio ongi etorria Olanori, 20:00etan Garin aurrean.

JOAN Mari Olano aske geratu zen atzo eguerdian fidantza ordaindu eta gero. Ostiralean zen libre geratzekoa baina fiskalak fidantza 300.000 eurotara igo zuen eta horrek atzeratu egin du Hernaniko bizilagunaren kaleratzea. Azkenean fidantza hori 100.000 eurotan geratu da. Hala ere Askatasunak gogor salatu zuen astelehenean bertan egindako prentsaurreko batean fidantza igo izana eta ´gehiegizkoa eta indiskriminatua` dela esan zuen.

Lehenengo Zaldibira
Olano duela lau urte atxilotu zuten Baionan eta orain bi urte Espainiara estraditatu zuten. Atzo gauean Zaldibi jaioterrian egin zioten ongi etorria eta gaur Hernanin egingo zaio, 20:00etan, Garin aurrean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!