BERRIAK merkatari elkarteak merkatu txikia antolatu du Kardaberaz kalean.
Merkatua gaur irekiko dute eta larunbata arte egongo da zabalik.
Merkatua Plaza Berriatik behera dagoen lokal batean (Kardaberaz 41) jarri dute
eta asteazken, ostegun eta ostiralean arratsaldez egongo da zabalik, 17:00etatik
20:00ak bitartean. Larunbatean berriz goiz eta arratsaldez zabalduko dute:
Goizetan, 10:00etatik 13:00ak bitartean; arratsaldean, 17:00etatik 20:00ak arte.
Aukera paregabea eta prezio bereziak
Ez da lehenengo aldia elkarte honek merkatu txikia jartzen duena, lehenago
ere antolatu izan du horrelakorik. Kardaberaz kaleko lokalera joaten denak
denetarik aurkituko du bertan eta prezio berezian gainera. Izan ere, merkatu
txiki honekin nahi dutena da komertzioetan atzeratuta dagoen materiala (beste
denboraldietakoa...) jendaurrean jartzea eta bezeroak produktu hori merkeago
eskuratu dezala. Material hori kostu prezioan edo deskontu haundiagorekin
saltzen dute dendariek merkatu txikian.
Aste honetan bederatzi komertziok jarriko dituzte beraien produktuak: zapatak,
konplementuak, poltsak, arropa...