Gazte Txokotik Islara, datorren larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2005eko irailaren 20a

GAZTE Txokoak ostiralean ireki zituen ateak eta bertako arduradunek Kronikari adierazi diotenez harrera oso ona izan zuten. 50-60 gaztetxo inguru elkartu ziren Gazte Txokoan, bertan antolatu zuten merendolan parte hartzeko.
Arduradunen hitzetan gazte asko abuztu bukaeratik galdezka aritu zaie Gazte Txokoa noiz irekiko ote zuten, baina ezin izan dute lehenago ireki, orain arte prestatze lanetan aritu direlako. Gazte Txokoko bazkide egin nahi dutenek Aristizabal kaleko lokalera azaldu behar dute eta bertan fitxa bat bete euro bat ordaintzearekin batera. Horren trukean zentro honek eskaintzen dituen zerbitzu eta ekintzekin gozatu dezake bazkideak.

Larunbatean Islara egun pasa
Larunbat honetan Donostiako islara irteera antolatu dute. Inguru hori ezagutu eta bainatu ere egingo dira, hotzik ez bada. Apuntatzeko epea gaur zabaldu da eta kostua 2 euro dira. Gazte Txokotik gazte guztiak animatu dituzte parte hartzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!