Ostegunean, denboraldi berria hasteko merendola

Kronika - Erredakzioa 2005eko irailaren 20a

Molotoff irratian datorren ostegunerako deialdi irekia egin dute jendea irratira gerturatzeko. Arratsaldeko 20:00etan merendola izango da eta irratiaren egoitza ezagutzeko aukera izango da. Hemendik aurrera zehaztuko dituzte programazio berria eta ikastaroak eta denboraldi berrirako helburuak. Molotoffeko kideek deia luzatu diete irratigintzan interesa duten guztiei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!