Axentxio Indakoetxea, joan deneko 40 urtean Ereñotzun bizi den goizuetarrak bildu du 1.200 gramoko onttoa. Aurten inoiz baino gehiago ari dira biltzen Urumea erreka inguruan eta Axentxio bera da mendiari asko kendu dionetako bat: 200 kilotik gora dagoeneko. Egunero egiten omen du Ereñotzutik Goizuetarako bidea eta etxean jaten dituzte bildutako ontto guztiak. Ontto haundia arbola baten azpian bilatu du eta horregatik da nahiko itxusia eta zapala, ´arbolak irtenbiderik utzi ez eta zabaletaka hazi delako`. Hau ontto izugarria da, baina, Axentxiok badu beste bat haundiagoa bildua, 1.250 gramokoa. Argazkia Ur-Mia elkartean dago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!