Astigarragako taldeak irabazi zuen igandeko futbito txapelketa Zubipen

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 20a, 03:00

Finala Iñatzu taldearen kontra jokatu zuten eta 1-0 irabazi. 26 taldek eta 280 jokalarik hartu zuten parte.

Hernaniko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak antolatuta, futbito txapelketa jokatu zen igandean Zubipen, Euskal Presoak Euskal Herrira lemarekin. Parte hartzaile asko eta giro ona izan zuten, eta txapelketaz gain, bazkaria ere izan zuten Zubipen, 280 jokalariek eta jan-edanera animatu ziren gainerakoek. Txapelketan 10 minutuko partiduak jokatu ziren eta partidu ugariren ondoren iritsi zen finala, Ereñotzu eta Astigarragako taldeen artean. Astigarrak irabazi zuen 1-0 eta lehenengo txapelketa astigarragatarrek eraman zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!