Xabier Etxaniz eta Ainara Saizar txapeldun atzo

Kronika - Erredakzioa 2005eko irailaren 19a

Gazteentzako trikitixa txapelketa jokatu zen atzo plazan eta Xabier Etxaniz azkoitiarrak eta Ainara Saizar aiarra izan ziren txapeldunak. Bigarren, Jagoba Uranga eta Saioa Lertxundi Itziar eta Aiakoa gelditu ziren; eta hirugarren, Eneritz Bengoetxea donostiarra eta Edurne Errandonea andoaindarra. Aitziber Errazkin eta Amaia Mujika hernaniar bikoteak sari berezia jaso zuen. Sari emaile, Kontxi Zubeldia Tolareako lehendakaria, Beatriz Fernandino Kultura zinegotzia izan ziren Kriskitiñako eta musika eskolako kideekin batean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!