Bildu Hernani Plataformak kritikatu egin du Udaltzain burua jartzeko modua,
Kronikara bidalitako prentsa ohar batean. BHren iritziz ´Rekondoren azken
kazikada` izan da ´ertzaina bat udaltzainen inspektore jartzea` eta honen
aurrean salaketa egin du bost puntutan.
Puntuz puntu
BHren salaketak honela dio puntuz puntu (laburtuta):
1) ´Kazikada diogu, inspektore postu hau Rekondok sortu duelako eta a dedo
izendatu duelako. Deigarria da batzuetan zein erraz asmatzen dituen lanpostuak
eta zer prestutasun azaltzen duen diru publikoa horretan erabiltzeko. Hori bai,
ertzainak jartzeko eta bere soldata eta lagunena handitzeko`.
2) ´Rekondoren nahia eta helburua Udaltzaingoan komisario politiko bat jartzea
da`.
3) ´Bere sorreratik ertzaintza Eusko Jaurlaritzaren tresna errepresiboa izan da
ezker abertzalearen aurka jotzeko. Torturak, inkomunikazioa, pilotakadak eta
makilkadak. Onartezina da euskal herritarren aurka erabili izan duen eta
darabilen bortxakeria. Zer nahi du Rekondok Udaltzaingoa indar errepresibo
bihurtu?`
4) ´Lehenbizi, udal bilkuran sartzeko herritarrenganako kontrola izan zen;
ondoren, udaletxea kamaraz inguratzea; eta orain ertzain bat udalean jartzea.
Rekondoren paranoia errepresiboari amaiera jarri behar zaio`.
5) ´BHk erabaki polizial hau atzera botatzea eskatzen du eta udaltzainen
zerbitzua hobetu nahi bada langile gehiago hartzea izango litzateke erabaki
logikoena.