´Kontaminazioa gutxitu eta istripuak saihestea` du helburu CCOOren proposamenak.
CCOO sindikatuak poligonotarako garraiobide kolektiboaren alde egin du Kronikara bidalitako prentsa ohar batean. Horrekin ´kontaminazioa gutxitu eta istripuak saihestea` lortu nahi du CCOOk. 2004an, 4.416 langilek istripuak izan zituztela lanerako joan-etorrian eta 22 mortalak izan zirela esaten du CCOOk. Horiek gutxitzeko formulatzat dauka garraiobide kolektiboa.
´Ezin da ekintza sinboliko hutsa izan`
Mobilidade Astean instituzioek garraiobide publikoa erabiltzeko egindako eskaeraren aurrean Jesus Uzkudun CCOOko ingurugiro arduradunak azpimarratu du ´iniziatiba hau ezin da astebeteko ekintza sinboliko izan, jarraipena eman behar zaio, enpresa eta langileekin akordioak bultzata`. Horrez gain, ´gehiengo sindikalaren ezezkoa` salatu du CCOOk, beren hitzetan ´ekimen honek gorputz hartzea galazi baitute`. Horren harira Uzkudunek uste du zenbait organizaziok ´beren aktibitatea kritikara mugatzen dutela, kontaminazioa gutxitu eta laneko joan etorrietako istripuak gutxituko lituzkeen garraiobide kolektiboaren aldeko konpromezuak hartu beharrean`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!