Udaleko LABek salatu du Udaltzain burua ´oposaketarik gabe eta legeari muzin eginez` kontratatu dutela

Kronika - Erredakzioa 2005eko irailaren 18a

´Ertzaintzatik datorren` teknikaria izanda ´Udaltzaingoaren militarizazioa beren nahietara` jarri nahi dutela salatu du LABek.´Ertzaintzatik datorren` teknikaria izanda ´Udaltzaingoaren militarizazioa beren nahietara` jarri nahi dutela salatu du LABek.

Udaleko LABeko Sail Sindikalak salatu du Gobernu Taldeak ez diela ´Hernaniko Udaltzainen beharrei jaramonik egiten`. Horren adibide ´Udaltzain buru kontratatu duen teknikaria da` LABen hitzetan. ´Alde batetik konfidantzazko pertsona ekarri dute, batere oposaketarik egin gabe -a dedo-, legeari muzin eginez; eta bestetik, pertsona honen perfila kontuan izanda -Ertzaintzatik dator- bere asmoak zeintzuk diren batere ezkutatu gabe, hau da, Udaltzaingoaren militarizazioa beren nahietara jartzea` adierazten du LABek Kronikara bidalitako prentsa oharrean. Plantila haunditzea Hernani azken urteetan asko hazi dela kontuan izanda, Udaleko LABek eskatu du ´Udaltzain kopurua haunditzea eta baliabide materialak jartzea`. Dioenez, orain 25 urteko kopuru eta baliabideak ditu Udaltzaingoak eta ´geroz eta zailagoa egiten da lana behar den bezala betetzea`. Horren aurrean korporazioaren erantzuna ´kontrola eta bere nahia egitea` izan dela salatu du LABek. Behingoz ´Udaltzaingoaren alde apustu sendoa` egiteko eskatu du ´plantila haundituz eta lana txukun egiteko baliabideak jarriz` eta eskatu du uzteko ´kontratazio fantasmak egiteari`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!