Urumeako izokia, dokumentalean

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 17a, 03:00

URUMEA, Bidasoa eta Urdazuriko izokiari buruzko erreportai bat ari dira grabatzen BCO eta Moztu produktorak, FR3 katerako. Joan den ostegunean aritu ziren Hernanin grabatzen, Latxeko presan, eta Diputazioko arduradun Iñigo Mendiolak hitz egin zuen uraren kalitateak nola egin zuen onera 80garren hamarkadan kolektorea jartzean.

Desagertzeraino
Urumea errioan izoki asko izaten zen garai batean eta horren testigantza asko da. Errioaren kutsadura, presak eta dinamita-arrantza medio desagertzeraino iritsi zen ordea eta errekuperazio prozesu luzea izan da izokia berriz ere Urumeara ekarri duena: kolektorea, presatan izokiak igotzeko tokiak eta urtero egiten diren repoblazioek eman dute frutua eta gaur egun sartzen da izokia Urumeara ere.
Erreportaia Frantziako FR3 kateak botako du, egunaren berri zehatzik jakin izan ez badugu ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!