Matrikula, asteazken eta ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2005eko irailaren 18a

Ttarla dantza taldeak ikasturte berriari laster ekingo dio. Hori dela-eta matrikula epea zabalduko du datorren asteazken eta ostegunean. Matrikula Biterin egin ahal izango da, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara. Ttarlatik jakinarazi dute dantza taldean apuntatu daitezkeela 2001 urtean edo lehenago jaiotako guztiak eta hernaniarrak animatu dituzte taldean parte hartzera, batez ere mutilak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!