Donostiako zinemaldia gaur ‘Zinetoff’ saioan

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 17a, 03:00

Molotoff irratian Zinetoff saioa izango da gaur arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Donostiako Zinemaldiaren barruan egindako Obabaren estreinaldiko prentsaurrekoa emango dute. Ostegun gaueko gala osteko koktelaren berri emango da, Bernardo Atxagaren agurra, Felix Linaresi egindako elkarrizketa eta abar. Ostiraleko filmeen berri eta kritikak ere izango dira gaurko programan
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!