Luis Berrondo hernaniarraren izena jarri diote Irunberriko ikastola berriko jangelari

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 17a, 03:00

Gaur inauguratuko dute ikastola berria Irunberrin. Ikastolaren alde lanean aritu zen Luis Berrondo.

IRUNBERRIKO Ikastolaren jangelari Luis Berrondo izena jarriko diote. Ikastola berria bihar inauguratuko dute ofizialki eta bertara gonbidatuta dago Berrondoren familia. Luis Berrondok urtero egiten zuen lan Nafarroa Oinez eta Kilometroak bezalako ekitaldietan, janari antolakuntza arloan. Duela bi urte, Irunberriko Nafarroa Oinez-etik bueltan zetorrela hil zen auto-istripuan. Egindako lana eskertu eta hernaniarra omentzeko bere izena jarri dio Irunberriko ikastolak jangelari. Duela bi urte Nafarroa Oinez suspenditu behar izan zuten euriagatik eta ondoren jasotako diruari esker aurrera atera dute gaur inauguratuko den ikastola. Bertan izango dira Nafarroako eta EAEko eta kultur arloko arduradunak, besteak beste. Irunberrik 1.400 biztanle inguru ditu eta ikastolan 90 haur dabiltza ikasten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!