Futbito txapelketa dago bihar Zubipen, Euskal Presoak Euskal Herrira lemarekin. Goizeko 09:00etan, hasiko da txapelketa eta eguerdian bukatuko da. Ondorenean, bazkaria dago. Hernani eta inguruko 26 talde apuntatu dira txapelketa honetara eta guztira 280 pertsona inguruk hartuko du parte. Antolatzaileek esan dute giro polita izango dela eta txapelketa ikustera joateko animatu dituzte herritarrak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!