Jokin Etxabe partidu estelarrean gaur

Kronika - Erredakzioa 2005eko irailaren 17a

Erremonte jaialdia dago gaur Galarretan eta partidu estelarrean Jokin Etxabe Hernanin bizi den azkoitiarra ariko da, Altuna II lagun duela, Iñigo eta Eizagirreren kontra. Etxabe lesionatua egon da eta partidu errazagoetatik estelarrera gaur egingo du salto. Beste partiduak: Gorriz-Astibia/Ibarzabal-Aizpurua II, Juaristi-Aizpuru/Bereziartua-Etxeberria III eta Agirresarobe-San Miguel/Matxin III-Ion. Jaialdia 16:00etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!