Gazteen trikitixa txapelketa bihar

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 17a, 03:00

Kriskitiña taldeak antolatuta trikitixa txapelketa egingo da bihar Gudarien plazan, 12:00etatik aurrera. 16 urtez azpiko trikitilariek hartuko dute parte eta tartean hernaniar bikote bat ere bada, Aitziber Errazkin eta Amaia Mujikak osatua. Aurtengoa txapelketa egiten den zazpigarren edizioa da eta Udaleko Kultura Batzordearen laguntza du
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!