Hernaniko Pelota Elkarteak gaur hasiko du denboraldiko lehen txapelketa ofiziala, Gipuzkoakoa. Partiduak 16:00etan hasiko dira kiroldegian eta guztiak eskuz binakakoak dira: Lehenengo partiduan Aizpitarte-Grajal/Lagunak arituko dira; bigarrenean Ezeiza-Huizi/Ilunpe; eta hirugarrenean Alvarez-San Sebastian/Murumendik jokatuko dute.
Denera 12 talde aurkeztu dituzte Hernanitik txapelketa honetara, lau modalidadetan: Eskuz binaka, eskuz banaka, paleta goma eta erremontean. Arduradunek esan dute talde horietatik hiruk aukera haundiak dituztela txapela irabazteko: Aizpitarte, Zabala eta Grajalek eskuz binaka; Lujanbio eta Zabalak paleta goman; eta Zubiri, Iradi eta Irazustak erremontean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!