HERNANIK partidu garrantzitsua du gaur Gorengo mailan. Zubipe zelaian Irun
hartuko du 16:30etan eta denboraldiko lehen garaipenaren bila arituko da,
aurreko bi partiduak galdu eta gero.
Joan den astean Hernanik itxura kaxkarra eman zuen Berioren kontra jokatutako
partiduan. 4-0 galdu zuten txuriberdeek. Gaur itxura horri buelta eman nahian
aterako dira zelaira. Hori da behintzat David Muñoz Hernaniko entrenatzaileak
esandakoa: ´Gogoz jokatuko dugu partidua, itxura aldatu eta puntuak lortu nahi
ditugu`.
Irun, maila berean
Aurrean izango duten taldeari buruz galdetuta, Muñozek Kronikari adierazi
dio maila antzekoan daudela: ´Puntu bakar batera daude, baina jende beteranoagoa
dute. Hala ere gu hobeto gaude erritmo aldetik`, dio entrenatzaileak.
Muñozen mutilak ez daude fisiko aldetik eskas, baina liga irailean hasi izanak
ez die onik egin, jokalari asko abuztuan oporretan izan baitira. Hala ere,
Muñoz-en hitzetan ´talde guztiek dute arazo hori`.
Gaurko partiduak |
|
Biharko partiduak |
|